Topagunearekin elkarlanean, "Euskaraz, zergatik ez?" egitasmoa ekarriko du Algortara
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gauzak horrela, aita-amentzako tailerra egingo dute ostiral honetan, urriak 26. Hitzordua 17:00etatik 19:00etara izango da, Martikoena kaleko 16. zenbakiko lehenengo solairuan eta doan. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo dela jakinarazi dute euskara elkartekoek. Hartara, umeekin joan nahi dutenek begirale gune bat izango dute haiek zaintzeko. Hori bai, parte-hartzea ahalik eta lasterren konfirmatzea eskatu dute: 688 606 346 (Eleder) / 665 758 031 (Itxaso). "Euskaraz, zergatik ez?" tailerra euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. "Tailer honetan hizkuntzaren aldeko argudioak eskaintzen dira eta; aurrez aurreko elkarrizketetan hizkuntzari eusteko teknikak baino, hausnarketarako arrazoiak eta gakoak lantzen dira", azaldu dute Bizarra Lepoanekoek. Argazkian, ume eta gurasoak 2009ko azaroan Xirula-Mirulako lagunekin egindako dantzaldian / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!