Udalerrian dauden ondare publikoaren baitako eraikinak borondatez auzolanean parte hartu nahi duten auzokoen parte-hartzearen bitartez berreskuratzea eskatu dio
Getxoko Udalari Bilduk. Horren adibide bezala jarri ditu koalizioak Galeako gotorlekua, Azkorriko Iberrealdeko latsarria, Punta Begoña bera, Gorrondatxe gaineko bunkerra... Bide horretan, mozioa aurkeztu dute ezkertiarrek, urriaren 30eko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin. "Asmo honetan lan teknikoak egin beharra izan daiteke oztopoetako bat. Jakina da mota horietako eraikinen kontserbazio lanak ezin daitezkeela edozein modutara egin. Badakigu baina tekniko onak ditugula udal-langile, eta beraien agindupean egin daitezke lanok", adierazi dute
Getxoko Bildukoek. Gauzak horrela, horretarako beharrezkoak diren giza baliabideak zein baliabide materialak jartzea eta auzolan deialdia zabaltzeko beharrezkoa den komunikazio kanpaina egitea ere eskatu diote Udalari. Argazkian, Iñaki Uriarte arkitektoa Begoña Gazteluko galeriei buruzko azalpenak emanez, hainbat eragilek galerien erabilera publikoa aldarrikatzeko ekitaldian / ©
Getxosarea.