Getxo eta Armintza arteko berbatxangoa egingo du igandean Berbotsek

Igande honetarako, urriak 28, "Uribe Kosta: altxor geologikoa" lelopeko txangoa antolatu dute Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek. Getxo eta Armintza arteko kostaldea bisitatuko dute: Meñakotz, Atxabiribil eta Aririetarako labarrak, Sopelan eta Galea muturra Getxon. Koldo Nuñez-Betelu geologian doktoreak azalpen guztiak emateko prest izango dute parte-hartzaileek. Autobusez egingo dute joan-etorria: Altzagako gasolinoan 9:00etan geldituko dira eta eguerdian herrira itzuli. Berbatxangoan parte hartzeko aurretik eman beharko da izena, ondoko helbide elektronikoan: berbots[abildua]gmail.com. Argazkian, eskualdeko itsas-labarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun