Faduran jokatutako beisbol partidaren bitartez, joan den larunbatean abiatu zen Getxo Kirolak erakundeak udalerriko klub eta ikastetxeekin antolaturiko Multikirolak eskola-kirol programaren 2012/2013 denboraldia. Egitasmoak, aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako ehunka ikasle abiaraziko ditu guztira hogei kirol modalitate ezberdinetan, horien artean, surfa, eskia, arku-tiroa, arrauna, boleibola, patinajea eta dantza modernoa. Berrikuntza bezala, denboraldi honetan belari zuzenduriko jardunaldi bat egongo da, Getxoko Bela Eskolak antolatuko duena. Udalerriko zentroetan Lehen Hezkuntzan ikasten dutenek gurasoen elkarteen bidez edo zentro bakoitzeko kirol-ekintzak koordinatzen dituzten pertsonekin kontaktuan jarriz eman dezakete izena programan. Informazio gehiago infogetxokirolak[abildua]getxo.net helbide elektronikoan. Argazkian, hainbat eskola-ume igeri egiten Algortako Fadura kiroldegian / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!