Ur Apalategi idazleak “Fikzioaren izterrak” ipuin-liburuaren nondik-norakoak azalduko dizkie gaur eskualdeko literatura zaleei. Izan ere,
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatu ohi duen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak aipatu lana aukeratu zuen irakurri eta hausnartzeko. Hitzordua, iluntzeko 8etan jarri dute Algortako Torrene aretoan. Apalategik Beterriko Liburua Saria irabazi zuen 1998an, "Gauak eta hiriak" argitaratutako lehen eleberriarekin. "Fikzioaren izterrak" ipuin-liburuarekin, berriz, Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen iaz, “Euskarazko Literatura” atalean. “Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti", dio idazleak. Argazkia, Ur Apalategi Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" euskaltzale, hizkuntzalari, idazle eta politikari donostiarra zenarekin batera / cc-by-sa
peru, lili eta marije.