Asteazken honetan, urriak 24, Ermitatze gaztetxe plentziarra zenari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Xurrut taberna gorliztarrean. Hitzordua 20:30ean jarri du
Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Gainera, ondoren Tois kantautoreak abestuko du. Amaitzeko, Plentziako San Antolin jaietako argazki erakusketa egongo da ikusgai. Ertzainek eta udaltzainek
2011ko abuztuaren 8an hustuarazi zuten Ermitatze gaztetxea, zazpi hilabetez zabalik egon ostean. Hain zuzen ere, 2012ko apirilean zentro sozialean identifikatuta izan ziren sei gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zieten Getxoko epaitegitik etxearen jabeei, eta haien erantzuna baiezkoa izan zen. Fiskaltzak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro Fiskaltzak eta 6.588 euro etxeko jabeek. Argazkian, ertzainek eta udaltzainek goizean Ermitatze gaztetxea hustuarazi ostean, berrehun bat uribekostarren babesa jaso zuen 2011ko abuztuaren 8an arratsaldean Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak.