Algortako Alango aldeko osasun zentrora heltzeko igogailura bidean, Iparbide kalean, Makaleta Etorbideko eta Arene kaleko bizilagunek "errepidera irten behar" izaten dutela ohartarazi du gaur
Getxoko PSE-EEk, "horrek dakarren arriskuarekin". Luis Almansa sozialisten bozeramaileak azaldu duenez, Arene Azpi eta Arena arteko Iparbide kaleko zatiak "ez du irisgarritasuna ahalbidetzen, karrikako bi aldeetan eskailerak daudelako, mugikortasun eskasa daukaten edo umetxoen aulkia daramaten lagunei bidea oztopatuz". zehaztu duenez, "ezkerreko eskailera zatiaren aurretik beti daude autoak aparkatuta eta horrek behartzen ditu oinezkoak errepidera irtetera". Getxoko Udalari hori konpontzeko beharrezko lanak egin ditzala eskatzeko, mozioa aurkeztu du PSE-EEk, hilaren 30eko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin. Argazkian, emakumea umetxoaren aulkiarekin errepidetik / © Getxoko PSE-EE.