Txomin Ziluaga ezker abertzaleko militante historikoa hil da

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko militante eta buruzagi historikoa gaur goizean hil da ospitalean 72 urte zituela, herenegun eroriko bat izan eta gero. 1939an jaio zen, Erandion. Frankismo garaian, 1969an, atxilotu, eta zazpi urte egin zituen kartzelan. 1976. urtean askatu zuten, amnistiarekin. HASI alderdiaren idazkari nagusia izan zen, baita Herri Batasunaren sortzaile eta mahai nazionaleko kidea ere. Zientzia Politikoko irakaslea izan da UNED unibertsitatean. 1978. urtean izendatu zuten HASIko idazkari nagusi, eta 1988an alderditik bereizi zen. 1986an Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten, eta lehenago legebiltzarkide ere aukeratu zuten, nahiz eta bietan ez zuen bere lekua bete. Ezker abertzaleko belaunaldi historiko bateko partaide izan zen, besteak beste Iñigo Iruin, Telesforo Monzon, Jon Idigoras, Iñaki Esnaola eta Tasio Erkiziarekin lan eginez. Argazkia: cc-by-sa Ezker Abertzalea.

Hainbat urtetan ezker abertzalearen militantzia aktibotik aldenduta egon ondoren, parte hartze publikora itzuli zen 1990eko hamarkadaren bukaeran. 2000ko hamarkadan, erabakitzeko eskubideari buruzko artikuluak argitaratu zituen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun