LAB: "Urriak 25, planto egin eta burujabetza eskatzeko eguna"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 24a, 18:54

LAB sindikatuarentzat, bihar urriak 25, lan eguna izango da, urriaren 12an egin genuen bezala eta abenduaren 6an eginen dugun legez. Data hauek Konstituzioa, Hispanitatea eta Gernikako Estatutua ospatzera behartzen gaituzte. Hiru elementu hauek bat egiten dute Euskal Herriari izan nahi duena erabakitzeko bidea ixteko orduan. Gernikako Estatutua eta haren kudeatzaileak ez dira gauza izan euskal langileen beharrei erantzuteko. Ba al da ospatzekorik, Estatutuak egungo egoerari aurre egiteko beharrezkoak ditugun burujabetza politikoa eta ekonomikoa ekarri ez dituenean? Ba al da ospatzekorik Estatutu honek gure babes soziala eta lan harremanetarako euskal esparrua galarazi dituenean? Beraz, testuinguru honetan, botere finantzieroen aldeko politika neoliberalak, aurrekontuen kontrola eta murrizketak, zentralismo politikoa eta ekonomikoa nagusi direnean, jaien egutegien inposaketa ere errefusatu beharra daukagu. Erabaki hauek guztiek ez dute zer ikusirik gure herriaren gehiengoaren nahi eta beharrekin. Gure herria ukatzen duen jai-egutegiaren aurrean eta gure herriari desberdintasunak eta sufrimendua ekartzen dizkioten politika antisozialen aurrean, planto egin eta burujabetza eskatzea tokatzen zaigu. Argazkian, LABeko ordezkariak Lanbideren bulegoen aurrean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun