Hilero, urritik maiatzera, Cinema Paradiso zikloko filmak eskainiko dira lehenengo hamabostaldian, jatorrizko azpitituludun bertsioan. Bigarren hamabostaldian, berriz, lekukoa Zine-Kluba ziklora pasatuko da. Ziklo horietako proiekzioak ostiraletan izango dira, 21:00etan. Igandeko Haur Zinemari dagokionez, gaztetxoek igandero gozatu ahal izango dituzte beren film gustukoenak, 17:00etan. "Aurten Getxoko zinema zikloek eskaintza anitza izango dute. Horrela, zirkuitu komertzialeko kalitate eta balio artistiko handieneko filmak eskainiko dira; ekoizpen independenteak eta ohiko zirkuituetatik kanpo dauden luzemetraiak, berriz, Cinema Paradison eskainiko dira. Azkenik, haur eta gazteentzako filmak Igandeko Haur Zinema zikloan proiektatuko dira, haurrek zinema onenaz asteburuan goza dezaten", azaldu dute tokiko kultur iturriek. Cinema Paradiso eta Zine-Kluba zikloetan ez dira proiekzioak eskainiko soilik. Ohi bezala, zinemari buruzko foruma egongo da filma amaitu ondoren eta horretan, nahi duten ikusle guztiek parte ahal izango dute.
Azaroko emanaldiak
Azaroan, honako film hauek proiektatuko dira Zine Kluba eta Cinema Paradiso zikloetan: "Ellas" (hilak 2; zuz.: Malgoska Szumowska), "Chloe" (hilak 9; zuz.: Atom Egoyam), "Un dios salvaje" (hilak 16; zuz.: Roman Polanski), "Arrugas" (hilak 23; zuz.: Ignacio Ferraras) eta "La voz dormida" (hilak 30; zuz.: Benito Zambrano). Igandeko haur zineman, berriz, "The Wish Fish" (hilak 4; euskaraz) eta "Las aventuras de Tadeo Jones" (hilak 18). Txartelak 2,90 eurotan egongo dira.