Preso gaixo larrien aldeko mozioa eramango du astearteko udal batzarrera Getxoko Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 24a, 20:06

Urriaren 30eko (asteartea) udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, egun horretan 16:30ean elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, "bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan". Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari. Argazkian, preso gaixoen aldeko aldarria Algortako Telletxe plazan / cc-by Algortako Herrira.

Getxoko Bilduk aurkeztutako mozioa (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun