Irailaren 27an izandako Ohiko Bilkuran hartutako akordio bidez, Plentziako Uri Udaleko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana barne) eta onarpen tramitazioari hasiera emateko Gorlizko Udalari bidaliko zaion, Saratxaga gunean Gorlizko Udalarekin adostu beharreko bateragarritze proposamenari hasierako onespena eman zaie, tokiko
Bilduk jakinarazi duenez. Bestalde, 2012ko urriaren 17an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen HAPO dokumentua jendaurrean jartzeko erabakiaren iragarkia. Iragarki hori argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita 45 ohizko egun, interesdunek bertan biltzen diren agiri guztiak aztertu eta egoki deritzaten iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Azkenik, zalantza guztiak argitzeko, dokumentua idatzi duen lan-taldea Arkigest, Arquitectura, Ingeniería y Gestion udaletxeko bulegoetan egongo da urriaren 24 eta 29an eta azaroaren 5 eta 12an, hurrengo ordutegian: goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte. Inork hitzordua eskatu nahiko balu, 946 773 210 telefono zenbakira dei dezake eta 1 zenbakia (Zerbitzu Orokorrak) sakatu. Argazkian, Plentziako udaletxea.