Algortako Urgull kalean lekututa dagoen nagusien etxearen balizko itxieraren inguruan zabaldu diren zurrumurruak eragin duen auzokideen kezkaren aurrean, Getxoko Udaleko gobernu taldeak honako hau adierazi du: "BBKk gobernu taldeari jakinarazi dio ez dela inolaz ere itxiko. Une honetan itxita dago egoitzaren bera zein irisgarritasuna hobetzeko aurrera eramaten ari diren lanengatik". Bitartean, BBK-k Iturgitxi kaleko 22. zenbakian hutsik dituen bulegoetan nagusien etxe berri bat jartzea eskatu du
Getxoko PSE-EEk. Hain zuzen, urriaren 30eko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko dute, Udalak horretarako beharrezko pausuak eman ditzan. Urgullekoari dagokionez, Algorta eta Getxo inguruetako nagusiek "bost hilabetez aisialdirako tokirik gabe" daramatela salatu du Luis Almansa tokiko sozialisten bozeramaileak. Hori konpontzeko ere beharrezko izapideak egitea eskatu dio Udalari. Azken horren osagarria izango litzateke Iturgitxiko nagusien etxe berria, PSE-EEren arabera. Argazkian, BBKren Iturgitxi kaleko bulegoak / © Getxoko PSE-EE.