Umeentzako tailerrak eta jolasak izango dira bihar Areetako ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 25a, 19:13

Sendi egitasmoaren barruan, ostiral honetarako, urriak 26, hainbat jarduera antolatu ditu Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak, Areetako Kukupraka udal ludotekako lagunekin batera. Azaldu dutenez, hiru gunetan egongo da banatuta jai berezi hau: erroskilla gozoak egiteko eta dastatzeko txokoa, arropetan dotore eramateko norberak egindako txapen aldea, eta hainbat jolasekin gozatzeko plaza. Hitzordua 17:30etik 19:30era jarri dute Eskoletako edo Ipotxen plazan dagoen ludotekan, sartzea doan izango dela. Hori bai, 5 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako jarduera dela zehaztu dute. Argazkian, Areetako ludotekako umeak judo tailer batean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun