“Umeen psikologo batek eskainiko ditu eta gurasoei hezkuntzaren arloan bidea erakusteko arau praktiko batzuk ematean datza, zalantza pertsonalak argitzeko helburuarekin”, azpimarratu du Ayok. Tailerrak Berangoko Gaztegunean eramango dira aurrera, 18:00etatik 19:30etara. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete kultur etxeetan, urriaren 26an baino lehen.
Adinez adin
3 urte arteko umeen gurasoek seme-alabei buruzko gai oso interesgarriak ikas ditzakete. Azaroaren 8tik aurrera emango diren hitzaldietan, jaioberriaren adimenaren eta alderdi fisikoaren garapenari buruzko arloak, hizkuntzaren jabetze-prozesua, garapen soziala edo bularreko haurraren eta lehenengo haurtzaroaren psikopatologia azalduko dira.
4 eta 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoei adimenaren eta hizkeraren garapenari buruzko ezagutzak, arauak nola barneratu, moralaren garapenaren hasierara hurbiltzeko jarraibideak eta ikaskuntzaren gora-beherak, beste gai batzuen artean, irakatsiko dizkiete.
6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat beste lau hitzaldi antolatuko dira azaroaren 7tik aurrera. Kasu honetan, modu atsegin batean ere, adimenaren garapena lehen hezkuntzan, nola komunikatu seme-alabekin, autoritatea nola ezarri, eskolako etekinak eta ikasteko ohiturak azalduko dituzte. Jorratuko diren alderdien artean, trebetasun sozialak, arazoak konpontzen ikastea eta adierazpen somatikoan ala gure seme- alaben jokaeran desorekak antzematea, eta horrelako ildoak dituzten gaiak ere tratatuko dira.
12 eta 18 urte bitarteko gazteen gurasoek, adin horretan gertatzen diren aldaketei buruzko azalpen interesgarriak entzungo dituzte, eta aurkitu ahal dituzten arriskuak, hezkuntza afektibo-sexuala eta substantzien menpekotasunaren aurreko prebentzioa ere azalduko zaizkie.