Astelehen honetan, hilak 29, Polizia frankistak eraildako Anton Fernandez altzagarra eta Josu Murueta astrabuduarra oroituko dituzte Erandion, gertakari lazgarriaren 43. urteurrenean. "Omenaldirik onena, justizia" lelopean,
Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Obieta kaleko 8. zenbakian, bi biktimak oroitzeko jarritako plakaren ondoan, arratsaldeko 8etan. Ekimen horren bidez, "egia, erreparazioa eta justizia" aldarrikatu nahi dute. Bestalde, EHUko Ikus-Entzunezko sei ikaslek 2010ean filmatutako "Gabarra Baltza, Erandio bidean" dokumental laburra zabaldu dute. 1969ko urriaren 28ko gauean Francoren poliziaren bala batek Anton Fernandez altzagarraren burua jo zuen, garai horietan erandioztarrak itotzen ari zen kutsaduraren kontrako protestetako bati etxeko balkoitik begira ari zela. 15 egunez koman egon ostean, ospitalean hil zen. 29an, goizez, 2.500 langile baino gehiago kalera irten ziren protesta egiten jarraitzeko asmoz. Orduan 31 urte zeuzkan Josu Murueta astrabuduarra sabelaldean tiro bat hartuta hil zen, gau horretan bertan. 43 urte luze igaro dira jada eta, Muruetari ez bezala,
Fernandezi ez diote oraindik frankismoaren biktima izaera zein dagozkion eskubide guztiak aitortu. Argazkian, Anton Fernandez eta Josu Muruetaren erretratuak.