Datorren astean, urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean, Leioa
Kantika Koralak Normandiako Saint Lô-an izango da Polyfollia izen handiko jaialdian parte hartzeko, antolatzaileen gonbidapena onartu eta gero, udal iturriek jakinarazi dutenez. Aurten, jaialdi ospetsu honek hamabi abesbatza batuko ditu amateur eta talde profesionalen artean, guztiak ospe handikoak eta jatorri ezberdinekoak. Beraz, Kantika honako abesbatza hauekin izango da taula gainean: Filipinetako Madrigal Singers, Texaseko Conspirare, Holandako The Gents, Suediako Svanholm Singers edo Brasilgo Dá no Coro, besteak beste. Azaroaren 3ko goizean Kantikak workshop-a eskainiko du bertan. Ekintza honetan bidai bat antolatuko da Kantikako gazteekin taldeko lanik ospetsuenak abesten duten bitartean. Honetaz gain, bestelako tailerrak antolatuko dituzte Kantikako gazteek, eta Vire udalerriko musika eskolako ikasleekin ere kontzertua eskainiko dute. © Leioa.net.