Suizidioa da joan den astean Algortako Ollarretxe kalean hilik topatu zuten 83 urteko gizonezkoaren auziko hipotesi nagusia, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz
Eitb.com agerkariak zabaldu duenez. Gorpuari autopsia egin eta etxebizitzako aztarnak aztertu eta gero, Ertzaintzak baztertu egin du lapurretaren hipotesia. Poliziek ez du borroka zantzurik aurkitu etxebizitzan, ezta beste pertsonaren baten DNA edo odolik ere. Aipatu iturrien arabera, autopsiak baieztatu du heriotza eragin zuen aiztoaren ibilbideak suizidioaren teoriarekin bat egiten duela. Ertzaintzak 83 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuen urriaren 17an Algortako Ollaretxe kaleko 11. zenbakiko bere etxean. Hainbat hedabidek zabaldu zutenez, lepoa moztuta agertu zen gizona, "oraindik labana sartuta zeukala". Hori dela eta, "erailketa" lapurreta baten ondorioz gertatu zela esatera aurreratu ziren horiek. Ertzaintzak, ordea, ez zuen inolako hipotesirik baztertu.