Astrabuduako Sonora diskoteka jendez hustu du Ertzaintzak

Ertzaintzak Astrabuduako Sonora diskoteka jendez hustu zuen larunbat goizaldean, edukiera gainditu zutelakoan. Europa Press albiste agentziak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz azaldu dutenez, gertaerak 03:00ak aldera jazo dira. Hainbat lagunek Ertzaintza deitu zuten. Antza denez, diskotekara sartu nahi zuen bezero talde handia zegoen atean, lokalaren segurtasun kideekin borroka egiten. Agenteak bertan azaldu ziren, eta lokalak baimendutako lagun kopurua gainditu zuela egiaztatu ostean, diskoteka jendez hustu eta itxi egin zuten, lehen aipatu iturrien arabera. Barnean zeudenak kalera atera ziren eta bertatik alde egin dute, aparteko istilurik izan gabe, aipatu dutenez. Argazkian, "Deia" egunkariaren arabera, Brigada Mugikorrekoak ziren diskoteka hustera joandako ertzainak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun