Kordobako kartzelan dagoen Sergio Polo Euskal preso sopeloztarra bi hilabete baino gehiago daramatza isolamenduan. Txaboloan 21 eta 22 ordu bitartean ematen ditu, eta patiora moduluan dauden beste preso guztiak txaboloan itxita daudenean ateratzen dute; beraz ez da inorekin egoten egun osoan zehar. Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza Euskal Presoei ezartzen dieten salbuespeneko beste neurrietako bat da. Isolamendua oso egoera zehatzetara zuzendutako neurria den arren, Euskal presoen kasuan behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Izan ere, euskal preso politikoek ez dute zertan espetxe arautegia puskatu beharrik zigor mota hau jasotzeko. Are gehiago, ohikoa bilakatu da presoak bata besteengandik bakartzea bai espetxe naiz moduluetan. Gainera, bertan bizi baldintza oso gogorrak jasan behar izaten dituzte. Luzaroan bertan mantentzeak ondorio latzak eragiten dituelarik. Argazkian, Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa / cc-by-sa Askatu.org.