Bi ostruka horiek gidatzen dituztenek zer eskubide dute herritarrok neoliberalismoaren aurka daukagun borroka-tresnarik eraginkorrena horrela desarmatzeko? Greziako egoerara heldu beharko al dugu borrokan bat egiteko? Gauden lasai, bada, gure eguna iritsiko da eta.
Irlanda hainbestetan aipatu dugun herri honetan noiz ulertuko dugu beste aldearekin hitz egitera kondenatuak gaudela? Madrili elkarrizketa politikoa eskatu, bai, baina ez gara gure auzokoekin ogiaz hitz egiteko gai. Lastima, gure lan- eta gizarte-eskubideen defentsa baino elkarlanerako aukera aproposagorik nekez aurkituko baitugu.
Koldo Larrea Antxia "Itxina" (Itzubaltzeta / Romo)