Algortako Basagoiti Etorbideko 20. zenbakian dagoen Etxe Arrosa edo Etxe Sorginduaren aurrean eman zuen prentsaurrekoa joan den ostiralean
Getxoko PPk, Udal Gobernu Taldeak "baliabide publikoekin egiten ari den diru-zarrastelkeria eta kudeaketa kaskarra" salatzeko asmoz. Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "EAJk 30 urtez utzi zuen hondamen egoeran aipatu etxea. Ondoren, bost urte iraun zuten erreforma lan handiak egin zituen, horrek Udalari ekarri zion kostu ikaragarriarekin. Bada, obrak amaitu zirenetik ia bi urte —
berrikuntza lanak 2011ko martxoan amaitu zituzten— igaro direnetik, erabilgarritasunik ez dio eman Udalak eraikinari". Egun Etxe Sorginduak dakartzan gastuekin (argia, ura, mantenua...) kezkatuta daude popularrak. Arruek aipatu zuenez, "urtean 2.400 euro inguru gastatzen ari dira erabiltzen ez den igogailuan". Hori dela era, gaurko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du Getxoko PPk, Etxe Sorginduari erabilpen publikoa eman diezaioten, ahalik eta lasterren herritarrei zerbitzu emateko. Argazkian, Marisa Arrue eta Eduardo Andrade Getxoko PPko zinegotziak Etxe Sorginduaren aurrean.