Algortan presoen aldeko kartelak jartzen ari zen lagun bat identifikatu du Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 30a, 14:21

Eguerdian, azaroaren 10eko manifestazioaren zein gaur arratsaldeko udaletxeko elkarretaratzearen kartelak jartzen ari zen Algortako Herrira bilguneko kidea identifikatu dute pare bat udaltzainek, preso eta iheslarien eskubideen aldeko eragileak zabaldu duenez. Telletxe eta Algortako Etorbidea arteko bidegurutzean afixak pegatzen ari zela hurbildu zaizkio poliziak, DNIa eskatuz. Zergatiaz galdetuta, "horren berri eman behar zutela" esan dio udaltzainetako batek, Algortako Herrirak azaldu duenez. "Hala ere, ez kezkatzeko" esan dio; "zer edo zer heltzekotan, 'enpresa antolatzaileari', kasu honetan Herrirari, helduko zaiola". Baina, etxeko helbidea eta guzti hartu dio poliziak Algortako Herrirako kideari. "Bitartean, kartelak jartzen jarraitzeko" ere esan diote, "Cespak horiek kentzera etorri arte, afixak bertan izango direla". Bitartean, Gernikako urriko azken astelehenean egin zuten atzo 2012ko elkartasun zozketa. Mercedes furgoneta 90.067 zenbakia erosi zuen lagunak irabazi du. Horrek abenduaren 26ra arte (20:00ak arteko epean) izango du saria jasotzeko. Agertuko ez balitz, ordezko zenbakia, 101.994, duen pertsonak eskuratuko luke. Tablet-ari dagokionez, 41.846 zenbakia suertatu da irabazle eta ordezko zenbakia 55.888 da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun