Imanol Landa alkateak atzo eskainitako prentsaurrekoan aipatu zuenez, proposamen “berritzailea, asmo handikoa eta bere garapenean konplexua da. Baina arriskatzeko prest gaude, guztiz ziur garelako, Getxoko herritarrak ezberdinak eta askotarikoak izanik, horien artean gure herriko etorkizunarentzat hain garrantzitsua den HAPOren berreikuspena bezalako gaiari buruzko funtsezko hausnarketa zabaldu eta piztu behar dela”. Aldi berean, udal talde politiko guztien jarrera “arduratsua eta konstruktiboa” goraipatu zuen, akordioa aho batez hartzea ahalbidetu baitu. “Parte-hartzearen, eta horrekin batera, Getxoren etorkizuna zehazteko adostasun ahalik eta zabalenak bilatzearen aldeko apustuaren aurrean gaude, guztiok bidean eroso izan gaitezen, prozesuaren azkeneko helburua lortzeko, alegia, belaunaldi berrientzat Getxo hobeago bat izateko gerora begira lan egitea”, gaineratu zuen Landak.
Lantaldea
Udalak herritarrei eta elkarteei HAPOren berrikuspenaren idazketan (Lantaldean) parte hartzeko deialdia egiten die, "euren ikuspegiarekin eta esperientziarekin aberasteko". Joseba Arregi Hirgintza zinegotziak azaldu zuenez, adin nagusiko 60 pertsonaz osatutako lantalde bat eratuko da –Getxoko herritarrek eta elkarteetako ordezkariek osatua–. Lantaldearen eginbeharra berrikuspenaren hiru prestatze-faseetan zentratuko da: Aldez Aurreko Azterlanak, Aurrerakinaren Atarikoa eta Aurrerakina. Hiru deialditan egingo da lana: Aldez Aurreko Azterlanen deialdian bi lan-saiorekin; eta hiru saiorekin Aurrerakinaren Atarikoan eta Aurrerakinean.
Berrikuspenaren idazketa-taldeak zuzenduko du Lantaldea eta fase bakoitza egiteko beharrezkoak diren agiriak ekarriko ditu saioetara. Parte-harte zuzenaren printzipioen bitartez, agiri horiek: Lantaldeak aztertu eta eztabaidatu egingo ditu; haien proposamenak gehituko zaizkie; eta Idazketa-taldeak osatu egingo ditu, Lantaldearen barruan adostutako ondorioekin.
Lantaldean parte hartzeko, prestakuntzarako hitzaldietan zein egingo diren lan-saioetan parte hartzeko hitzemateaz gainera, udal web-orrialdean “Lantaldea sortzea” atalean dagoen inprimakia jaitsi eta posta elektroniko bidez bidali behar da edo inprimatu Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) aurkezteko. Eskabidea aurkezteko epea udal web-orrialdean HPP argitaratu eta 45 egunera amaituko da. Lantaldean parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko, lehendabizi, elkarteen eskaerak aztertuko dira; ezin izango dira 42 lagun baino gehiago izan, eta hortaz, gutxienez, 18 herritarrekin osatuko da Lantaldea.
"Lantaldea osatzeko gizartearen espektro globala ordezkatzea bilakatuko da eta sexu bien eta adin-tarte ezberdinen ordezkaritza proportzionala lortzen saiatuko da, sentsibilitate guztiei modu orekatuan lekua eginez –ingurumenari, kulturari, hezkuntzari, kirolari, auzoei, merkataritzari, gazteriari, hirugarren adinari, generoari, irisgarritasunari, migrazioari eta gizarte-lanari dagokionez–", azaldu dute tokiko agintariek. Behin parte hartuko duten erakundeak eta herritarrak hautatuta, Udala guztiekin harremanetan jarriko da, parte-hartze prozesua has dezaten.
Prestakuntza hitzaldiak
Herritar guztiei irekitako prestakuntzarako bi hitzaldi eskainiko ditu HAPOren Berrikuspenaren Idazketa-taldeak. Hitzaldiak osagarriak izango dira, bakoitzak eduki ezberdina izango du. Hizkera ahalik eta erraz eta hurbilenekoarekin eskainiko dira hitzaldiak eta lurralde-antolamenduko planen eta Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren edukiak, adierazpideak (testuak eta dokumentazio grafikoa) eta irispidea azaltzeko balio izango dute. Prestakuntzarako hitzaldietara joaten direnek HAPO berrikusteko prozesuan parte hartzea erraztuko diren lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-plangintzaren oinarrizko ulermen maila izatea lortu nahi da.
Hitzaldi horietan, lurralde-antolamenduko planen edukia eta zehaztapenak azalduko dira eta arreta berezia eskainiko zaie Getxoko udal-mugartean eraginkorrak diren lurraldeko plangintza partzialari eta lurraldearen arloko planei. Garrantzi berezia emango zaio “Lurzoruaren Sailkapena” modu errazean eta didaktikoan argitzeari: hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina kontzeptuak. “lurzoruaren Kalifikazioa” eta “Lurzoruaren erabilerak” izendapenen edukiaren arrazoiak eta irispideak zeintzuk diren azalduko da. Halaber, eraikuntzako dentsitate, eraikin-mota eta zuzkidura publikoetara bideratutako lursailen zenbateko jakin batzuen erabilerak hiriaren emaitza formalean suposatzen duenaren ikuspegi sinplifikatu eta ulergarri bat eskainiko da. Azkenik, lurzoruaren erregimen juridikoaren baldintzatzaile legalak zeintzuk diren azalduko da.
Aholku Batzordea
Aholku Batzordea, duela 4 urte baino gehiago sortutako erakundea, datozen hilabeteetan berrituko da eta berriketaren emaitza-zerrenda argitaratuko da.