Ez nuen uste, gurean ere, boto pasea horren handia izango zenik. Badakit indar abertzaleok espainolistek baino sostengu handiagoa lortu dugula, espainiarrak batuta %30era ez direla iristen. Badakit lanak eramango gaituela zuzeneko bidetik, baina emaitzak aztertu beharko ditugu. Eskumari sostengua emateko arrazoi bi daude: egoera honek atarramentua emango dizu zurea hobetzeko, edota ezjakina zara. Lehen, espainiarrak ikusten nituen leku guztietan; orain, mozorrotutako independentistak. Aukeran, azkenak hobeak dira, baina eskuma, edozein abizen duela ere, eskuma da.
Juan Luis Mugertza idazle berangoztarrak pasa den larunbatean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua