Bestalde, tokiko agintari batzuekin interes instituzionaleko bilerak izan eta elkarrizketatuko dira, Euskal Fondoa elkarteko Zuzendaritza Batzorde berriarekin erakundeen arteko harremanak bultzatzeko asmoarekin. Aldi berean, Nikaraguako hainbat agintarik duela urte batzuk egindako bisitari erantzuna emango diote eta gainera, Errepublikako Kantziler ordeak eta Europar Batasuneko Enbaxadoreak hartuko du euskal ordezkaritza.
Era berean, Nikaraguan egun dagoen udal hauteskundeetarako prozesuaren errealitatea ezagutzeko aukera izango du euskal ordezkaritzak. Horretaz gain, bisitaren bidez jarduera batzuen programa aurrera eramatea aurreikusten du Euskal Fondoak.