Estatuko aurrekontuak gaur arte ezagututako erasorik latzena dira. Eta irailaren 26an eman genuen erantzunarekin ezin gara konformatu. Erasoak ez dira amaitu.
Aurrekontu hauek ez dira benetakoak, egoeraren degradazio etengabeak erreforma gero eta gogorragoak ekarriko ditu. Murrizketen bideak gero eta murrizketa gehiago eskatzen ditu. Bide horretan gaurko egoerak ez du irtenbiderik, eta espainiar Estatuak hartu duen bideari loturik jarraitzea itzelezko galga eta traba da zentzu guztietan.
2009ko greba orokorrarekin hasitako bidean berresten da LAB sindikatua. Inposatzen ari zaizkigun erreforma kapitalista basatiaren aurrean alternatiba badago. Euskal Herrian badugu behar adina baliabide eredu ekonomiko eta sozial berri baten alde egiteko, lanaren eta aberastasunaren benetako banaketaren bidez pertsona guztien bizi kalitate duina bermatuko duen ereduaren alde egiteko. Antolakuntza eta mobilizazio gaitasun nahikoa daukagu kapitalari eta bere zerbitzura dauden gobernuei boterea borrokatzeko. Ordua da gure esparruan urrats berriak egiteko eta, honetarako, orain artekoak baino askoz sendoagoak diren akordio sindikal eta sozialak premiazkoak dira.
Dagokigun erantzukizun zatia geure gain hartzen dugu, jakina, eta euskal eremu sozial eta sindikalean akordio estrategikoak bultzatzeko gure konpromisoa berresten dugu.
LAB sindikatua