Euskal Herriko Monarch! taldeak nazioarteko grina dauka, eta Baionatik erraz egin du jauzia mundura, doom eta drone soinuak, besteak beste, Bretainian, Ingalaterran, AEB-n, Kanadan, Australian eta Zeelanda Berrian barreiatzen. Erromari dagokionez, Donostia izan du sorburu eta "zarata eta kristauen aurreko akordeak" dauka aurkezpen hitz gisa.
AEBko ordezkaritza, Barn Owl bikotea edo Evan Caminiti eta Jon Porras musikariak, San Frantziskotik datoz eta drone doinuen mugetan dabiltza. Black Sabbath-en herentzia nabari daiteke haien gitarrak eta teklatuetan.
Cuzo Bartzelonako hirukoteak ere 1970ko rock progresiboan, krautrockean eta psikodelian oinarritzen du bere soinua. Azkenik, Your Highness Flandriako bigarren hiria den Anberesetik datoz.
Azken urteotan Amerikako Estatu Batuetatik Euskal Herrira hedatutako Halloween festa ospatuko du gaur eskualdean makina bat tabernak eta koadrilak, batez ere nerabeak, iratxoz, kalabazaz, sorginaz edota mamuz jantzita. Jatorri irlandarra duen ohitura hori aurretiko beste jai bat du sorburu: Samhain ("Udaren Amaiera", Irlandako gaelikoz) jaialdia, edo iluntasuna ekartzen zuen zelten Urtezahar Eguna, alegia. Urte batetik bestera igarotzeaz gain, Samhain gaua mundu honetatik bestera jauzia emateko aukera zela uste zuten zeltek. Aipatutako festan oinarrituz, kontzertu iluna eskainiko du gauean Astrabuduako