Gizonezko bat atxilotu dute Getxon genero indarkeria delitua egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 2a, 01:48

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, osteguna, genero indarkeria delitua egotzita, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Goizeko 9:50 aldera, udalerri getxoztarreko etxebizitza batean eraso bat izan zela abisatzeko dei bat jaso zuen Udaltzaingoak. Behin bertara heldu zirenean, poliziek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Biktima, 33 urteko emakumea, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten medikuek zauriak senda ziezazkioten. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun