Dokumental emanaldiak izango dira azaro eta abenduan Leioako Langabetuen Tokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 2a, 13:36

Azaroaren 7tik abenduaren 12ra bitarteko asteazken gehienetan dokumental emanaldia izango da Leioako Langabetuen Tokian (San Juan auzoa, 3). 19:30ean hasiko dira saioak. Eta, jarraian, solasaldia izango da. Guztia ere sarrera doan. Horrenbestez, ondokoak izango dira ikusgai egongo diren filmak: azaroaren 7an, Naomi Kleinen “La doctrina del shock” (2009); azaroaren 21ean, Charles Fergusonen “Inside Job” (2010); abenduaren 5ean, Naomi Kleinen “La Toma” (2004); eta abenduaren 12an, Ojo Obreroren “Un Fantasma recorre la Argentina... Los Piqueteros” (2001) eta “Paso a las Luchadoras” (2003). Argazkian, martxoaren 29ko greba orokorrarekin bat eginez, aurreko astearteetan elkarretaratzea egin zuen Bulebarrean Leioako Langabetuen Asanbladak / © Leioako Langabetuen Asanblada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun