Gainontzeko jarduerak:
“Maddi Pirata” antzezlana
Bizarra Lepoan Euskara elkarteko lagunekin batera antolatuta. Maddi oso pozik bizi zen bere familiarekin kostaldean, harik eta Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen arte. Maddiren ametsak eta ohiturak arriskuan zeuden, baita bere alaitasuna ere. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: pirata bihurtzea!
- Sarrerak: 4 euro (info: bizarralepoan.org) Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena 16, eta Kukupraka Ludotekan, Areetan.
- Umeen adina: 4-12 urte
- Noiz: azaroak 10, larunbata / 12:00
- Non: Areetako Andres Isasi musika eskolan
Xaboi ekologikoak egiteko tailerra
Uknatura elkarteko lagunen eskutik, tailer honetan ikasiko dugu hainbat motatako xaboiak egiten (landare oliozkoak eta oinarrizko xaboiak) modu erraz eta dibertigarrian. Lortu nahi ditugun propietateen arabera, kolore naturalak, olio esentzialak, buztina eta zenbait sendabelar gehituko dizkiegu.
- Noiz: azaroak 11 eta 18 (biak), igandeak / 11:00-13:00
- Non: Algortako Gauegun gaztelekuan (Urgull kalea z/g, 3. pisuan)
- Matrikula: doan
- Umeen adina: 7 urtetik aurrera
- Haurtzaindegi zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Galletak egiteko tailerra
Ainhoa Rebollorekin, galleta ezin gozoagoak prestatzen ikasiko dugu denok elkarrekin: umeak eta gurasoak. Galleten orea egin, labean sartu eta merienda ederra prestatuko dugu!
- Noiz: azaroak 21, asteazkena|18:00-19:00
- Non: Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 1, lehengo barreren ondoan)
- Matrikula: doan
- Umeen adina: 2-3 urte
- Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Zu zeu sukaldari
Janaria prestatzea gustatzen zaizu? Ikasi nahi duzu? Lagunekin etorri, zein menu prestatu eta afaldu nahi duzuen aukeratu, eta Laura eta Anaren aholkuekin, afaria prestatu denon artean (lehen platera, bigarrena eta postrea), eta giro ezin hobean afaldu zuek zeuek erabaki eta prestatutakoa.
- Noiz: azaroak 23, ostirala / 17:00etatik aurrera
- Non: Itxas-Argia taldeko lagunen txokoan (Malakate plazan)
- Matrikula: doan
- Umeen adina: 10 urtetik gorakoentzat (6. mailako ikasleak)
Tailerretan gogoratu:
1.- Ezin bazarete etorri, abisatu! Beste familia bat etorriko da zuen ordez.
2.- Garaiz joan, antolatzaileengatik, irakasleagatik eta besteengatik.
3.- Dakizun euskara erabili, umeekin zein helduekin.
4.- Tailerrak denontzat dira, umeek eta helduek elkarrekin gozatzeko.