Larunbat honetan, azaroak 3, hirugarren Putxera Eguna egingo dute Sopelan, "Pepetxin" zena omentzeko asmoz. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Bere koadrilak antolatu du hirugarrenez lehiaketa. Beste urte batez, dozenaka talde batuko dira udaletxe plazan indaba gozo-gozoak prestatzeko eta giroaz bustitzeko. Izen-ematea goizeko 9etan hasiko da, udaletxe plazan bertan, eta 11:00etan amaitu. Baina parte-hartzaile gehienak 7ak aldera hasiko dira putxerak prestatzen. Horien aurkezpena 12:30etik 13:00etara egingo da eta sari-banaketa 14:30ean. Iaz 97 putxera egon ziren (47 Sopelakoak). Argazkia: © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!