Askapenaren 25. urteurrenaren harira, astearte honetan, azaroak 6, 19:30etik aurrera "Internazionalismoaren beharra, iragana eta etorkizuna" hitzaldia antolatu du erakunde intesnazionalistak Algortako Abian Kultur Elkartean (Bidebarri kalea, 2). Ostiralera bitartean, gainera, Montxo marrazkilariak Askapenaren ibilbidea irudikatzen duen erakusketa ikusgai izango da bertan. Gogoratu ere azaroaren 10an Altsasura joateko autobusa irtengo dela Bilbotik, eta Abian Kultur Elkartean ere izena emateko aukera izango dela. 1987ko urtean jaio zen Askapena. "Harrezkero joan etorriko elkartasunak ez du etenik izan Euskal Herrian. Herri ezberdinen alde lan asko egin den neurri berean, gure herriaren borroka aldarrikatu dugu munduko txoko ezberdinetan", adierazi dutenez. Argazkian, Askapenak deituta, Algortan egindako Israelen kontrako manifestazioa.