Esnetik kooperatibak aurkezpen bana egingo du aste honetan Itzubaltzetan eta Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 5a, 20:34

Esnetik kooperatibak aurkezpen bana egingo du aste honetan Getxo udalerrian. Asteazkenean, hilak 7, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean jarri dute hitzordua, eta ostegunean, hilak 8, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Biak ala biak 19:30ean. Esnetik irabazi asmorik gabeko esnekien ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba misto bat da. "Gure helburua, baserrietako lana duin bihurtuz eta natura errespetatuz, kalitatezkoak, osasungarriak eta eskuragarriak diren elikagaiekin, etikaren bitartez bideratutako ekintza bat sortzea da. Era berean, Euskal Herriko nekazal eta baserri ohiturak eta kultura sustatuz. Horretarako, gardentasunez eta gure bazkideen parte-hartze aktiboa indartuz, pertsona ekoizle eta kontsumitzaileekin harreman zuzena, tokian tokikoa eta elkarbanakako konfiantzan oinarritua ezarri nahi dugu", azaldu dute arduradunek. Argazkia: cc-by-sa Goiena.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun