Marta Uriarte Algortako Zubileta auzoko bizilaguna eta Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzailea etxebizitza ostegun honetan, hilak 8, enkantean jarriko dute, Neguriko epaitegian, 10:30etik aurrera. Ordu eta erdi lehenago elkarretaratzea deitu du bertan Stop Deshaucios-ek. 2008ko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko eskatutako 200.000 euro baino gehiagoko maileguaren kuotak ordaintzeari utzi behar izan zion Marta Uriarte Zubiletako bizilagunak, bera langabezian geratu zelako eta senarraren enpresak porrot egin zuelako. 2011ko apirilean hipoteka kobratzeko pausuak abiarazi zituen BBK-k. Urte horretako azaroaren 24an, aldiz, "forma akatsa" izan dela ondorioztatuta enkantea bertan behera utzi zuen epaileak. Martxoaren 5ean, berriz, egarri eta gose greban jarri zen Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzailea, Kutxabank-ek Bilbon duen egoitzaren aurrean. Hala ere, hurrengo egunean protesta alde batera utzi behar izan zuen,
osasun arazoak zirela medio. Bitartean, Neguriko epaitegietan Uriarteren etxebizitzaren enkantea atzeratzea erabaki zuen epaileak. Martak doako justizia eskatuta zuen eta azkenean jujeak onartu zion eta izapide guztiak atzeratu zituen algortarrari ofiziozko abokatua jarri arte. Argazkian, Marta Uriarte egarri eta gose greba egin zuenean.