Orain astebete hasi zituzten “Algortako morruari atxikitako kaiaren gaineko proiektua” izeneko egitasmo barruko lanak, Bilboko Portuko Agintaritzak Getxoko bidaiari-ontzien kai berria eraikitzeko egingo dituenak. Hori dela eta, udal iturriek aipatu dutenez, obra horien lehenengo zortzi hilabeteetan, egungo kai-muturreko iragazkia prestatzeko lanak egingo dituzten aldian, Kirol Portuko ibilgailu-zirkulazioan zein Arriluzeko morruko egungo espaloiko oinezkoen joan-etorrietan "eragin txikia" izango dute lan-eremura kamioi gutxi batzuk sartuko baitira. Oinezkoen mugimendua kai-muturreko azken zatian desbideratu egingo dute, eta horregatik, lanak direla eta jar daitezkeen seinaleekin adi egotea gomendatu dute Udaletik. Portuko Agintaritzak aurreikusi du lanak astelehenetik ostiralera egitea eta, guztira, 16 hilabete iraungo dutela. Argazkian, 2008ko urriaren bukaeran Algortako kaia bisitatu zuen Queen Elisabeth 2 itsasontziak, bere azken bidaian.