Larunbat honetan, azaroak 10, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko nazio manifestazioa egingo du Baionan
Herrira mugimenduak. Hitzordua 15:30ean jarri dute Euskaldunen plazan. Horrenbestez, Uribe Kosta eta Erandiotik ere hainbat autobus aterako dira larunbatean Baionara bidean. Besteak beste, ondoko tokietan eman daiteke izena: Algortako Amnistia tabernan, Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan, Leioako Kurkudi herriko tabernan, Urdulizko herriko tabernan... Eskualdeko autobusak 10:30ak eta 11:00ak artean aterako dira, herri bakoitzaren arabera. Informazio gehiago ohiko lekuetan eskura daiteke. Eskaera zehatzak egingo dituzte Baionako manifestazioan. Alde batetik, EPPK-ko preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eskatuko dute, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea ere. Era berean, bizi osoko kondenari bidea irekitzen dioten neurri guztien deuseztatzea exijituko dute, euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurri berezien deuseztatzea eskatuz. Argazkia: cc-by Algortako Herrira.