Azaroaren 19ra arte zabalik egongo da boluntariotzaren sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea, urtero bezala FEGEVOL udalerriko boluntarioen entitateen elkarteak antolatuta,
Getxoko Udalaren laguntzarekin. Horrela, talde ezberdinek atal indibidualean bere jarduera solidarioa udalerriko etekinik gabeko gizarte elkarteetan egiten duten pertsona boluntarioak aurkez ditzakete. Bestalde, atal kolektiboan, hautagaiak izan daitezke izaera boluntarioa garrantzitsutzat jotzen duten entitateak, baita zeregina Getxoko boluntarioak sustatzeko praktikatzen dutenak ere. Hautagaitzak
fegevol[abildua]gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte interesatuek edo Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentrora. Informazio gehiago 946 122 845 telefono zenbakian eska daiteke. Argazkian, 2011ko abenduaren 1ean, Ana Maria Gonzales eta Asebi bizkarrezur bifidoa pairatzen dutenei lotutako elkarteak jaso zituzten Getxo udalerrian urtero ematen dituzten boluntariotza sariak, pertsona eta erakunde kategoriatan, hurrenez hurren / © Getxoko Udala.