Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren "
Errimak Oinetan" ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Ikuskizun berritzaile hori Sopelara helduko da larunbat honetan, azaroak 10. Hitzordua 20:30ean izango da, Kurtzio Kultur Etxean, eta sarrerak daborduko eros daitezke, sei euroan (udaletxean, Kultur Etxean eta Larrabasterrako Sopelarin bulegoan). Bitartean,
Aitxu! Sopelako euskara taldeak ohiko erromeria antolatu du ostiralerako, hilak 9. Hitzordua 19:00ean jarri dute, Udaletxeko plazan (euria egiten badu frontoian). Bertan, dantzaldi gidatua egingo dute. Ekimen horrekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte. Argazkia: © Haatik dantza konpainia.