Kolektibo Norte Erandio taldearen ekimenez, larunbat honetan, hilak 10, bereziki Carlos Palomino "Pollo" eta Ivan Khutorskoy "Kostolom" eraildako militante antifaxistei omenaldia egingo diete Itzubaltzeta / Romon, Erandioko futbol taldearen hainbat zale antifaxista biltzen dituen Manerasdevivir.com webgunean iragarri duenez. "Omenaldirik onena, borrokarekin jarraitzea!" lelopean, 14:30ean abiatuko dituzte ekitaldiak, Itzubaltzeta gaztetxean. Ordu horretan, indabak, patata tortilla eta entsalada izango dituzte aurretik txartela erosi dutenek. Txartela 10 eurotan izango da. Bazkalostean bideo-emanaldia izango dute, 17:30ean. Arratsaldeko 7etan, berriz, omenaldi ekitaldia egingo dute Santa Eugenia plazan eta, hiru ordu laurden geroago, lore eskaintza gaztetxe aurrean. Azkenik, 21:00etatik aurrera, A Quemarropa eta Blood as Ink taldeen kontzertua (5 euro) izango da eta musika antifaxista jarriko dute. Argazkian, 2011ko azaroan Erandion egin zien omenaldia KNEk. Carlos Palomino eta Ivan "Kostolom" Khutorskoy eraildako militante antifaxistei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!