Asteburu honetan izango dira Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 7a, 13:23

San Martinen omenezko festak ostiralean abiatuko dira Algortako Hezetasun auzoan. Txupina jaurti eta igandea amaitu arte ez dira gutxi izango txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiekin batera, Agurra dantza taldeak ospatu ohi dituenak ere izango dira. Hortaz, fandango eta arin-arin erakustaldiak, aurreskulari txapelketa, eta dantzen alardea egingo dituzte, San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: paella erraldoia (7 euroren truke), marrazki lehiaketa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa... Tartean, ostiral eta larunbateko gauetan, kontzertuak eskainiko dituzte auzoan zein Faduran. Hezetasun auzoan DJek eta The Sustitutes taldeak abestuko dute. Fadurako txosnagunean, berriz, Mad Skins, Kaleko Urdangak, Erasoka, Amargor, Governors eta Arkada Sozial taldeek joko dute. Argazkian, Erasoka Algortako laukote gaztearen kontzertua, artxiboko irudian.

Egitaraua:

Azaroak 9, ostirala

17:30 Txupinazoa.
17:30 Buruhandiak
18:30 Patxin eta Potxin pailasoen ekitaldia.
20:30 Suzko zezena
21:00 Kontzertuak Faduran: Mad Skins, Kaleko Urdangak eta Erasoka.
22:00- DJ Txuils0n auzoan.

Azaroak 10, larunbata

09:30 Diana.
10:30 Kalejira auzoan zehar.
10:30 Umeentzako marrazki lehiaketa.
11:00 Puzgarriak eta ludoteka.
11:00 Skate ikastaroa eta erakusketa ikastolako patioan.
12:00 Makillaje tailerra.
12:00 Tiragoma eta igel lehiaketa.
14:00 Herri bazkaria.
16:30 Mus txapelketa Mabe tabernan.
18:00 Marrazki lehiaketako sari banaketa.
18:00 Fandango eta Arin-Arin erakustaldia.
18:30 Herri Kirolak, Iparraldeko jokoekin.
19:00 Aurreskulari txapelketa.
20:00 Kalejira auzotik.
20:00 Txorizo burruntzia txikientzat.
21:00 Kontzertuak Faduran: Amargor, Governors eta Arkada Sozial.
21:00 Kontzertua auzoan: The Sustitutes.
23:30 Euskal DJ-a auzoan.

Azaroak 11, igandea

09:30 Diana.
10:00 Lapikoko izen ematea.
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 Artisau erakusketa auzoan: Masiompaketa.
12:00 Dantzari kontzentrazioa eta kalejira auzotik.
12:30 Euskal dantzen alardea.
13:00-14:30 Lapikokoaren aurkezpenak.
17:30 Lapikoko sari banaketa.
18:30 Kontzertua auzoan: Masiompa.
20:00 Txokolatada txiki eta txerriaren erretzea. Traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun