Entredos emakumezkoen abesbatzak kontzertua eskainiko du igande honetan, azaroak 11, 13:00etan, Algortako Kasinoan, Getxoko Udalak antolatuta. Taldea Madrilen sortu zen 2003an, giza eta kultur mugimenduetan parte hartzen musikaren bitartez errealitatea eraldatzea posiblea dela uste duten 30 emakume desberdinen proiektu kolektiboa bezala. Zuzendaritza musikala Catalina Rivada Garciaren eskutik izango da. Berak eskarmentu handia du musika klasikoan eta gaur egungoan, kantuan, pianoan eta abesbatzen zuzendaritza lanetan. Entredos taldeak sare zabalak ezarri ditu emakume musikarirekin, konposatzailerekin eta musika tresna jotzailerekin, hain zuzen ere, proiektuarekin kolaboratu dutenak, tartean Sonia Megias piano jolea, Inma Claudio bajo elektrikoa, Ttukunak txalapartari bikotea edo Carmina Solis, Siziliako folk taldea. Abesbatzako bi kidek aurtengo ikasturtean ikastaro bana eskainiko dituzte Getxoko Jabekuntza Eskolan. Argazkia: © Fundacion Entredos.