2006tik 2010era bitartean,
Erandioko Udala 700.000 euro kobratu gabe geratu dela kritikatu du gaur tokiko PSE-EEk. Udal zorrak arduratzen den Gesmunpal SA enpresak eraman omen du aipatu dirua, "komisio moduan", Juan Otermin tokiko sozialisten buruak adierazi duenez. Hori dela eta, sozietate horrekin kontratua amaitzear dela, hemendik aurrera aipatu kudeaketaz tokiko langileak edo Bizkaiko Foru Aldundia ardura dadila eskatu du PSE-EEk. Oterminen hitzetan, "Eudelen bitartez, Udalen artean kontsultatzen ari da Ogasun foru sailarekin hitzarmena egitea". "Kobratutako zorretatik %17a eramaten du Gesmunpalek, eta kobratu ezinak jotzen dituenetatik %2a. Horretaz gain, posta gastuak, instalazioen garbiketa, argia, ura... ordaintzen dizkio Erandioko Udalak. Aldundiak, ordea, diru-sarrera garbien %5a eramango luke, daukagun informazioaren arabera", azaldu du tokiko sozialisten buruak. Argazkian, Juan Otermin Erandioko PSE-EEko burua.