Hamaika urte bete dira gaur, azaroak 7, ETAk Jose Maria Lidon Corbi Bizkaiko Auzitegiko Bigarren Aretoko magistratua Algortako bere etxeko garajean hil zuenetik. Hori dela eta, Bilboko Justizia Jauregian lore eskaintza egin dute gaur goizean haren familiako kideek, lagunek eta lankideek. Besteak beste, epailearen alarguna eta seme-alabak izan dira bertan. Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko buruak ere parte hartu du omenaldian. Horren hitzetan, biktimak gogoratzeak ''zentzua ematen dio elkarbizitzari''. Epailearen lankideek "demokraziaren defentsa" egin dute, eta "Euskadin bakea sendotzeko legezkotasuna errespetatu eta oroimenean oinarritutako historia eraiki behar dela" esan dute. Argazkian, Bildu koalizioak bere jarrera argi utzi ostean, EAJ, PP —Marisa Arrue bozeramailea falta zitzaien— eta PSE-EE alderdiek parte hartu zuten 2011ko abenduaren 2an Getxoko Udalak deitutako "terrorismoaren biktimak" omentzeko ekitaldi instituzionalean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!