Marta Uriarterena bertan behera utzi, baina beste familia baten etxebizitzaren enkantea egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 8a, 00:03

Getxoko epaitegi batek bertan behera utzi du Marta Uriarte Algortako Zubileta auzoko bizilaguna eta Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzailearen etxebizitzaren enkantea. Hirugarren aldia da jada prozesua atzeratzen dutela. Bihar, osteguna, 10:30ean, egitekoak ziren Neguriko Justizia Jauregian. Hala ere, 10:00etarako epaitegietan deitutako prentsaurrekoa mantentzea erabaki du Stop Deshaucios-ek. Izan ere, bihar bertan beste familia baten etxebizitza enkantean jarriko dute. Hartara, plataformak goizeko 8:45erako deitu du jendea Justizia Jauregira. Aipatu sendiarekin hitz egiten eta prozesura gelditzen saiatuko dira. "Horrenbestekoa da familiek duten informazio falta, gerta litekeela biharko abokaturik ere ez izatea", adierazi dio UKBERRI.NETi Uriartek. Argazkian, martxoaren 5ean egarri eta gose greban jarri zen Stop Deshaucios Bizkaiko plataformako koordinatzailea, Kutxabank-ek Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun