Urtero legez, udazkenarekin batera,
ibilaldi neurtuaren 30. edizioa antolatu du Berangoko Sei Herri kultur elkarteak. Gaur bertan jakinarazi dutenez, aurten abenduaren 2an izango da Uribe Kosta zeharkatzen duen martxa. Orain dela 30 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen eta gaur egunera arte mantendu da jende askoren laguntza eta inplikazioaz. Ezustekorik ezean, ohiko bi ibilbideak mantenduko dituzte aurten ere: bata, 8 kilometrotakoa gutxi gora behera, txikientzat izaten da; eta bestea, 14 kilometro ingurukoa, helduentzat, bikoteka egin behar dena. Irteera eta helmuga Sei Herri tabernan izan ohi dira, Sabino Arana kalean. Ibilaldia bukatuta, eguerdi aldera, musikaz alaitutako poteoa, herri bazkaria eta sari banaketa dituzte ohitura berangoztarrek. Argazkian, urtero-urtero, ibilaldian parte hartzen duten guztiek etxera eraman ahal dute horren bereizgarria bihurtu den banderatxoa, Algortako Javi Martinezek diseinatzen duena.