Zeinu hizkuntza tailerra abiatuko dute Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 8a, 01:04

Gaur, osteguna, keinu hizkuntza tailerra abiatuko dute, espainolez, Leioako Udondo zentro sozial okupatuan. Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, ikastaroa arratsaldeko 7etan hasiko dute. Bertan parte hartzeko ez da inolako ezagupenik izan behar. Izan ere, hastapeneko mailako tailerra izango da eskainiko dutena. Ikastaroa "doakoa, erraza eta adin guztientzakoa" izango da udondotarrek zabaldu bezala. Gaurko lehenengo saioaren ostean, astero ostegunetan bilduko litzateke keinu hizkuntzako taldea, arratsaldeko 7etan, Udondo gaztetxean bertan. Argazkian, Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" kantaren bideoklipa grabatzeagatik ezagun bihurtu den Ainhoa Moiua gor-hizkuntz itzultzailea 17. Korrikako azken ekitaldia bilakatzen / cc-by-nc-nd Xabier Artola-Zubillaga.

Ekimeneko tailerra

lenguasignos copia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun