Bihar goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietan eztabaidatuko da
Bizkaibuseko autobusen kanpoaldean iragarkiak jartzeko aukerak aztertzeari buruz PSE-EEko taldeak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena. Bizkaiko Talde Popularrak gura du neurri hori Metro Bilbaoren trenetara ere zabaltzea. Sozialisten aburuz, “sarrera gehigarriak lortu eta zerbitzu publikoak mantendu eta hobetzeko” balioko du proposatutako neurriak, “krisialdiak dituan eraginak arintzearren”. Ekimen hori bihar, Herri Lan eta Garraioetako Batzordearen bileran, eztabaidatuko da. Bizkaiko Talde Popularrak zuzenketa-eske bi egin dizkio sozialisten ekimen horri. Horietariko batean popularrek eskatzen dute Aldundiak aztertu dezala neurri hori Metro Bilbaoko trenetara ere zabaltzea. Gehiketazko zuzenketa-eske berean, popularrek eskatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Telebista kanala jartzea autobusetan zein trenetan. Argazkian, Areeta eta campusa arteko A2161 lineako autobusa Leioako Iparragirre etorbidea zeharkatzen, publizitaterik gabe / © Leioako Udala.