EHUren Hauteskunde Batzorde Nagusiak behin-behinekoz aldarrikatu du Iñaki Goirizelaia egungo errektorearen hautagaitza, bozetara aurkeztu den bakarra. Behin betiko aldarrikapena azaroaren 12an izango da, data horretan hasiko baita hauteskunde-kanpaina. Hautagaiek gaurkoa zuten aurkezteko azken eguna eta epe hori bukatuta ezagutzera eman digu bere hautagaitza osatzen duten lagunak Goirizelaiak. Bozketa eguna abenduaren 4a izango da, 09:00etatik 18:00etara. Baina aurretik, azaroaren 19tik 28ra, unibertsitateko kideek botoa eman ahal izango dute sistema elektronikoa erabiliz. Hau lehen aldia izango da unibertsitateko kide guztiek (51.000 lagun baino gehiagok) baliatu ahal izango dutela sistema berria eta, lehen aldia, era berean, EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeetan. Errektorearen izena abenduaren 17an jakinaraziko dute modu ofizialean, kontra-egite posibleak aurkezteko epea amaituta. Argazkian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!