Bilbon ere, ekimen antifaxistak
Itzubaltzeta / Romon taularatuko den antzerkiaren aurretik, Bilbon beste bi ekimen izango dira Faxismo, Sexismo, Diskriminazio eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Sare Antifaxistak zabaldu duenez. 18:00etan, "Kristal apurtuen gaua" dokumentala proiektatuko dute Zapi Kaleetako Gatazka lokalean. 19:30ean, elkarretaratzea izango da Arriaga plazan.
"Once minutos" antzezlanaren aurrerakina (© Icatfilms)
Antzezlanaren kartela

1938ko azaroaren 9an, judu gazte batek diplomatiko aleman bat Parisen hil eta gero, gau hartan, Alemaniako sinagoga guztiak erre, juduen komertzioen erakusleihoak hautsi eta milaka gizon-emakume atxilotu zituzten. Gertaera hori, “Kristallnacht” bezala ezagutua, kristal hautsien gaua, alemaniar eta austriar juduentzat herria lehenbailehen utzi behar zutenaren seinale izan zen. Batzuk beste herrialdeetan babesa bilatu zuten, beste batzuk egoera ekonomiko baxuagoa zutenak, bertan geratu ziren, zuten egoera ezegonkorrari aurre egin beharrean. Kontzentrazio eta hilketa guneetara sartzea izango zen judu, ijito, antifaxista, homosexual... askoren patua. Hori ez ahazteko azaroaren 9an Faxismo, Sexismo, Diskriminazio eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izaten da. Data hori aukeratu du